Posta bidezko botoa

EH Bildun laguntzeko prest izango gaituzu, 2024ko ekainaren 9an Europear Parlamenturako hauteskundeetan botoa eman dezazun. Zalantzak badituzu:

Posta bidezko botoa

EH Bildun laguntzeko prest izango gaituzu, 2024ko ekainaren 9an Europear Parlamenturako hauteskundeetan botoa eman dezazun. Zalantzak badituzu:

Arrunta

Ekainaren 9an, igandea, hauteslekura pertsonalki bertaratu ezin direnentzat.

➀ Eskaera

Apirilaren 16tik maiatzaren 30ra

Zoaz posta bulegora botoa eskatzera.

➁ Dokumentazioaren harrera

Maiatzaren 20tik ekainaren 02ra

Posta ziurtatu bidez iritsiko zaizu eskaeran adierazi duzun helbidera.

➂ Botoaren bidalketa

Ekainaren 5ra arte

Zoaz Posta Bulegora eta entregatu ezazu botoa eskatutako dokumentazioarekin batera.

➀ Posta bidezko botoaren eskaera

Apirilaren 16tik maiatzaren 30ra

  • Posta bulegora joan behar duzu eta posta bidezko botoa emateko formularioa bete behar duzu:
  • Eskaera pertsonalki egin behar duzu eta NANa erakutsi beharko duzu.
  • Eskaera posta ziurtatu bidez bidaliko da hauteskunde erroldako bulegora.
  • Posta bidezko botoa on-line ere eska dezakezu. Horretarako ziurtagiri digitala eduki behar duzu Izenpe/Cl@ve: Posta bidezko botoa eskatu
  • Behin eskaera onartu ondoren, ezin izango duzu pertsonalki bozkatu hauteskunde-mahai batean hauteskunde-egunean.
  • Zure eskaeraren bidalketaren jarraipena egin dezakezu hemen:

➁ Hauteskunde-dokumentazioaren harrera

Maiatzaren 20tik ekainaren 2ra

  • Hauteskunde-dokumentazioa posta ziurtatu bidez iritsiko zaizu eskaeran adierazi duzun helbidera.
  • Eskatzailea zu baldin bazara bakarrik entregatuko dizute hauteskunde-dokumentazioa posta ziurtatu bidez, eta NAN agiria erakutsi beharko duzu.
  • Postaria zure etxera joaten denean etxean ez bazaude, jakinarazpen bat utziko dizu postontzian eta posta-bulegoan jaso beharko duzu hauteskunde-dokumentazioa daukan gutun ziurtatua. Gogoratu eskatzaileak bakarrik jaso dezakeela.
  • Hauteskunde-dokumentazioa eskatutakoaz bestelako helbide batera birbidaltzea eska dezakezu, hautesleak edozein posta-bulegotan idatziz eskatzen badu eta estatuko lurraldean dagoen beste helbide batera bidaltzeko eskatzen bada, inoiz ez atzerrira bidaltzeko (tramitazioa doakoa izango da): Deskargatu formularioa
  • Hauteskunde-dokumentazioaren edukia honako hau da:
    • EH Bilduren boto-papera.
    • Bozkatzeko gutun-azala.
    • Hautesle-erroldan inskribatua zaudela egiaztatzen duen agiria.
    • Bozkatzea egokitu zaizun mahaiaren helbidea duen gutun-azal bat.
    • Azalpen-orri bat.

➂ Botoaren bidalketa

Ekainaren 5ra arte

  • Beste ezer baino lehen, dokumentazio guztia prestatu beharko duzu:
    • Sartu EH Bilduren boto-papera bere bozketa gutun-azalean eta itxi ezazu.
    • Sar ezazu gutun-azala eta Hauteskunde Erroldako Inskripzio Ziurtagiria dagokizun hauteskunde-mahaira zuzendutako beste gutun-azalean.
  • Zoaz posta-bulegora hauteskunde-dokumentazio guztia zure posta bidezko botoarekin batera (ziurtatua eta doakoa) bertan entregatzeko.
  • Hauteskunde-dokumentazioaren bidalketa:
    • Zerorrek egin dezakezu eta NAN agiria aurkeztu beharko duzu.
    • Beste pertsona batek ere egin dezake zure izenean, eta horretarako honako idatzizko baimen hau behar bezala beteta erakutsi beharko du: Deskargatu formularioa
  • Zure botoaren jarraipena egin dezakezu hemen: Correos bitartez INE bitartez

Oharrak

  • Ez bidali sekula bozketarako gutun-azala postontziaren bidez. Posta-bulegora bertaratu behar duzu eta posta ziurtatu bidez bidali.
  • Ez ahaztu hauteskunde-erroldako inskripzio-ziurtagiria hauteskunde-mahaiko lehendakariari zuzendutako gutun-azalean sartzea. Ziurtagiria posta bidezko botoaren dokumentazioarekin batera iritsiko zaizu.
  • Ez nahastu hauteskunde-erroldako inskripzio-ziurtagiria, posta bidezko botoaren dokumentazioarekin iritsiko zaizuna erroldako txartelarekin (zure hauteskunde-mahaia zein den jakinarazteko etxera bidaltzen dizuten txartel urdina), informatzekoa baita bakarrik eta ez du baliorik.
  • Gogoan izan posta bidezko botoa eskatu baduzu, ezin izango duzula pertsonalki bozkatu hauteskunde-egunean hauteskunde-mahai batean.

Ohiko galderak

Ekainaren 5ean beren helbideari dagokion hauteslekuan bozkatu ezin duten pertsonek. Posta bidezko botoa eskatu beharko duzu.

Apirilaren 16tik maiatzaren 30ra arte, biak barne.

Bai, bozkatu ahal izango duzu

Oporretan helbide finkoa edukita (apartamentua, hotela, campinga, …): Postaz jasotzeko egindako eskaera-formularioan oporrak igaroko dituzuneko helbidea adierazi beharko duzu, eta postariak gutunaren iritsiera jakinaraziko du.

Oporraldian helbide finkorik gabe (bizikleta, furgoneta, autokarabana…): oporrak igaroko dituzun inguruko posta-bulego baten helbidea aukeratu dezakezu. Horretarako, nahikoa izango da formularioaren “informazio gehigarria” atalean Posta Bulegoa-Posta Zerrenda” idaztea. Eta horrela, aukeratutako posta-bulegoan zure boto-paperen zain egongo dira.

Oporretan helbide finkorik ez baduzu ez dizute zure posta bidezko botoaren iritsiera jakinaraziko, eta horrela beraz, zure erantzukizuna izango da dokumentazioa iritsi ote den egiaztatzea, noizean behin bertaratuta edo telefonoz deituta.

Ekainaren 5a arte posta-bulegoaren bidez.

Ez ekainaren 2a baino geroago.

Ez. Behin posta bidezko botoa eskatu ondoren, postaz bakarrik bozkatu ahal izango duzu eta ez zure herriko hauteslekuko hautestontzian.
Ez. Posta bidez bidali behar dituzun gutun-azalak etiketatuta daude, bidali beharreko helbideekin.
2024ko maiatzaren 30ean.

Ekainaren 5an, 14:00etan.

ERTA (Atzerrian aldi baterako bizi direnak)

Atzerriko herrialde batean (Estatutik kanpo) hauteskunde-deialdi batean aldi baterako dauden pertsonentzat, adibidez, ikasleak, langileak edo atzerrian oporretan dauden pertsonak…

➀ Alta ematea eta eskaera

Apirilaren 16aren eta maiatzaren 11aren artean

Zoaz atzerriko helburuko Enbaxadara/Kontsuletxera bi eskakizunak aldi berean betetzeko.

➁ Dokumentazioa jasotzea

Maiatzaren 20 arte

Eskaeran adierazi duzun helbidera iritsiko zaizu posta ziurtatu bidez.

➂ Botoaren bidalketa

Ekainaren 05ra arte

Zoaz helburuko posta-bulegora eta bidali botoa eskatutako dokumentazioarekin batera.

➀ Ez-egoiliar gisa alta hartzea eta posta bidezko botoa eskatzea

Apirilaren 16aren eta maiatzaren 11aren artean

  • Enbaxada/Kontsuletxera jo behar duzu eta:
    • Ez-egoiliarraren alta eman honako inskripzio-formulario hau beteta: Deskargatu formularioa Honako hauek aurkeztu behar dituzu:
      • NANaren fotokopia.
      • Karnet-neurriko argazki bat.
  • Eskatu posta bidezko botoa hautesle ez-egoilar (ERTA) gisa.
  • Goiko bi tramiteak aldi berean egin daitezke Enbaxada/Kontsuletxean.
  • Alta hartzeari buruzko informazio gehiago lor dezakezu ondoko esteka honetan: Altan inguruko informazioa
  • Informazio gehiago

Oharrak

  • Gogoratu hautesleentzako epeak mugatuagoak direla, izan ere eskaera martxoaren 23ra bitarte bakarrik egin baitaiteke. Horrela beraz, martxoaren 24tik aurrera atzerrian oporretan baldin bazaude ezin izango duzu bozkatu apirilaren 21ean ez bazaude berriz zure herrian, hau da, Hego Euskal Herrian.

➁ Hauteskunde-dokumentazioaren harrera

Maiatzaren 14aren eta maiatzaren 20aren artean

  • Hauteskunde-dokumentazioa posta ziurtatu bidez bidaliko dizute eskaeran adierazi duzun helburuko herrialdeko helbidera.
  • Hauteskunde-dokumentazioaren edukia honako hau da:
    • EH Bilduren boto-papera.
    • Bozkatzeko gutun-azala.
    • Erroldako inskripzio-ziurtagiria.
    • Bozkatzea egokitu zaizun mahaiaren helbidea duen gutun-azal bat.
    • Botoa bidaltzeagatik ordaindu beharreko frankeo-gastuak itzultzeko inprimakia.
    • Azalpen-orri bat.

➂ Botoaren bidalketa

Ekainaren 5ra arte

  • Beste ezer baino lehen, dokumentazio guztia prestatu beharko duzu:
    • Sartu EH Bilduren boto-papera bere bozketa gutun-azalean eta itxi ezazu.
    • Sar ezazu gutun-azala eta Hauteskunde Erroldako Inskripzio Ziurtagiria dagokizun hauteskunde-mahairaren helbidea duen beste gutun-azalean.
    • Era berean, botoa hauteskunde-mahaira bidaltzeagatik ordaindu beharreko frankeo-gastuak itzultzeko inprimakia bete ezazu eta sar ezazu gutun-azalean (aukerakoa).
  • Zoaz zure helburuko herrialdeko posta-bulegora posta bidezko zure botoa daukan hauteskunde-dokumentazioarekin eta bozkatzea dagokizun hauteskunde-mahaira postaz (ziurtatua eta doakoa) bidaltzeko.
  • Hauteskunde-dokumentazioaren bidalketa zeuk pertsonalki egin beharko duzu.

Oharrak

  • Ez bidali sekula botoaren gutun-azala postontzian sartuta. Posta-bulegora joan behar duzu eta posta ziurtatu bidez bidali behar duzu.
  • Botoa baliozkoa izateko nahitaezkoa izango da hauteskunde-mahaira zuzendutako gutun-azalean hauteskundeak izan baino hiru egun lehenago botoa bidali izanaren baldintza betetzen dela ziurtatzen duen estatuko posta-bulegoko zigilua edo inskripzio ofiziala argi eta garbi agertzea, non data adieraziko den.
  • Ez ahaztu hauteskunde-erroldako inskripzio-ziurtagiria hauteskunde-mahaiko lehendakariari zuzendutako gutun-azalean sartzea. Ziurtagiria posta bidezko botoaren dokumentazioarekin batera iritsiko zaizu.
  • Ez nahastu hauteskunde-erroldako inskripzio-ziurtagiria, posta bidezko botoaren dokumentazioarekin iritsiko zaizuna, erroldako txartelarekin (zure hauteskunde-mahaia zein den jakinarazteko etxera bidaltzen dizuten txartel urdina), informatzekoa baita bakarrik eta ez du baliorik.
  • Gogoan izan posta bidezko botoa eskatu baduzu, ezin izango duzula pertsonalki bozkatu hauteskunde-egunean hauteskunde-mahai batean.

Ohiko galderak

Aldi baterako helmuga gisa atzerriko herrialde bat daukatenek.

Alta hartu beharko duzu ez egoiliar gisa kontsuletxeko bulegoan eta ERTA posta bidezko botoa eskatu beharko duzu.

Bai, zoaz Enbaxadara edo Kontsuletxera eta egin ezazu eskaera.
Apirilaren 16tik maiatzaren 11ra, biak barne.
Bai, ERTA posta bidez bozkatu ahal izango duzu.
Ekainaren 5era arte zu zauden herrialdeko posta-bulegoaren bitartez.
Ez maiatzaren 20a baino geroago.

Ez.

Ez. Behin posta bidezko botoa eskatu ondoren, postaz bakarrik bozkatu ahal izango duzu eta ez zure herriko hauteslekuko hautestontzian.
Ez. Posta bidez bidali behar dituzun gutun-azalak etiketatuta daude, bidali beharreko helbideekin.
2024ko maiatzaren 11n.
2024ko ekainaren 05an, 14:00etan.

CERA (Atzerrian iraunkorki bizi direnak)

Hauteskunde-prozesu baten deialdiarekin kointzidituz atzerriko herrialde batean modu iraunkorrean bizi diren pertsonentzat: ez da eskatu behar.

➀ Egiaztatu kontsuletxeko erregistroan inskribatuta zaudela

Zoaz atzerrian bizi zaren herrialdeko enbaxada/kontsuletxera kontsulta egiteko, beharrezko baldintza baita hori modu honetan bozkatu ahal izateko.

➁ Dokumentazioaren ofiziozko bidalketa eta harrera

Maiatzaren 4-10 bitartean

Administrazioak hauteskunde-dokumentazioa ofizioz (zuk eskatu gabe) eta posta ziurtatu bidez igorriko dizu atzerrian bizi zareneko kontsuletxean emandako helbidera.

➂ Ofiziozko bidalketa eta boto-paperen harrera

Maiatzaren 15-19 bitartean

Administrazioak atzerrian bizi zaren helbidera bidaliko dizu eh bilduren boto-papera.

➃ Botoaren bidalketa

Posta-bulegoan ekainaren 4ra arte

Kontsuletxeko hautestontzian ekainaren 1-6 bitartean

Zoaz helburuko posta-bulegora edo kontsuletxera eta bidali botoa eskatutako dokumentazioarekin batera.

➀ Egiaztatu kontsuletxeko erregistroan inskribatuta zaudela

  • Kontsultatu enbaxadan/kontsuletxean egoiliar gisa alta emanda zaudela bertan. Ez baldin bazaude, alta kudeatu beharko duzu:
    • Hartu alta egoiliar gisa (egoiliar absentea) honako inskripzio-formulario hau beteta: Deskargatu formularioa
  • Kontsulta ezazu erroldako zerrendetan ote zauden INEko egoitza elektronikoan edo kontsuletxeko bulegoan ikusgai dauden zerrendetan, eta hala badagokio, akatsak zuzentzeko erreklamazioak egin ahal izango dituzu: Izapideak egiteko esteka
  • Gogoratu ez dela beharrezkoa inolako aldez aurreko eskabiderik aurkeztea boto-modalitate honetaz baliatzeko.
  • Alta hartzeari buruzko informazio gehiago lor dezakezu ondoko esteka honetan: Altan inguruko informazioa
  • Informazio gehiago

➁ Hauteskunde-dokumentazioaren harrera

Maiatzaren 4-10 bitartean

  • Administrazioak ofizioz bidaliko dizu (zuk eskatu behar izan gabe) kontsuletxeko inskripzioan adierazi duzun eta bizitoki gisa duzun atzerriko herrialdeko zure helbidera hauteskunde-dokumentazioa.
  • Hauteskunde-dokumentazioaren edukia honako hau da:
    • Eskumeneko Hauteskunde Batzordearen helbidea adierazten duen 1. gutun-azala.
    • Inskribatuta zauden Kontsuletxeko Bulegoaren helbidea daukan 2. gutun-azala.
    • Bozketarako gutun-azala.
    • Atzerrian bizi diren egoiliar absenteen hautesle-erroldan inskribatuta zaudela egiaztatzen duten bi ziurtagiri berdin-berdinak.
    • Informazio-orria.

➂ Boto-paperen harrera

Maiatzaren 15-19 bitartean

  • Administrazioak hauteskunde-dokumentazioa ofizioz bidaliko dizu (zuk eskatu behar izan gabe) kontsuletxeko inskripzioan adierazi duzun eta bizitoki gisa duzun atzerriko herrialdeko zure helbidera.
  • Administrazioak zure eskura jartzen duen webgunetik ere deskargatu dezakezu boto-papera: CERA boto-paperak

➃ Botoaren bidalketa

Posta ekainaren 4rarte - Hautestontzian ekainaren 1tik 6ra

  • Beste ezer baino lehen, dokumentazio guztia prestatu beharko duzu:
    • Sartu EH Bilduren boto-papera bere bozketa gutun-azalean eta itxi ezazu.
    • Sar itzazu honako hauek Hauteskunde-batzordeari zuzendutako 1. gutun-azalean eta itxi ezazu ondoren:
      • EH Bilduren botoa daukan gutun-azala.
      • Errolda Inskripzioaren Ziurtagiria (CERA).
      • Zure NANaren edo pasaportearen fotokopia bat edo bizi zaren herrialdeko kontsuletxeak jaulkitako nazionalitate-ziurtagiri bat.
    • Inskribatuta zauden Kontsuletxeko Bulegoaren helbidea idatzita daukan 2. gutun-azalean sartu honako agiri hauek eta itxi ezazu ondoren:
      • Hauteskunde Batzordeari zuzendutako 1. gutun-azal itxia.
      • Errolda Inskripzioaren bigarren Ziurtagiria (CERA).
      • Botoa bidaltzeagatik ordaindu beharreko gastuak itzultzeko inprimakia (aukerakoa).
  • Posta bulego bidez bozkatu dezakezua ekainaren 16rarte::
    • Posta ziurtatu bidez 2. gutun-azala bidali erregistratuta zauden bulego kontsularrera
    • Zoaz egoitza duzun herrialdeko posta-bulegora posta bidezko botoa daukan hauteskunde-dokumentazio guztia Enbaxadara/Kontsuletxera bidaltzeko (ziurtatua eta doakoa).
  • Hautestontzian bozkatu dezakezu ekainaren 1tik 6ra:
    • Utzi (pertsonalki) 2. gutun-azala erregistratuta zauden bulego kontsularreko hautestontzian.

Oharrak

  • Hauteskunde-dokumentazioaren bidalketa zeuk egin beharko duzu pertsonalki.
  • Ez bidali sekula botoaren gutun-azala postontzian sartuta. Posta-bulegora bertaratu behar duzu eta posta ziurtatu bidez bidali.
  • Botoa baliozkoa izateko nahitaezkoa izango da hauteskunde-mahaira zuzendutako gutun-azalean hauteskundeak izan baino hiru egun lehenago botoa bidali izanaren baldintza betetzen dela ziurtatzen duen estatuko posta-bulegoko zigilua edo inskripzio ofiziala argi eta garbi agertzea, non data adieraziko den.
  • Ez ahaztu hauteskunde-erroldako inskripzio-ziurtagiria hauteskunde-mahaiko lehendakariari zuzendutako gutun-azalean sartzea. Ziurtagiria posta bidezko botoaren dokumentazioarekin batera iritsiko zaizu.
  • Epea amaitutakoan, hautesleek gordailututako gutun-azalak eta posta bidez jasotakoak berehala bidali beharko dira Kanpo Arazoetako Ministerioan horretarako eratuko den bulegora, hauteskunde-txartel diplomatikoaren bidez. Bulego horrek, era berean, gutun-azal horiek bidaliko dizkie berehala dagokien hauteskunde-batzordeei.
  • Hauteskunde-batzordeak boto horiek guztiak zenbatuko ditu eta emaitzak zenbaketa orokorrean txertatuko ditu.

Ohiko galderak

Atzerrian bizi diren pertsonek.
Ez, Administrazioak (Hauteskunde Erroldako Probintzia Ordezkaritzak) lehen bidalketa batean hauteskunde-dokumentazioa atzerrian duzun helbidera bidaliko dizu eta bigarren bidalketa batean boto-paperak.

Bai, posta bidez bozkatu ahal izango duzu.

  1. Honako hau egin behar duzu:
    Posta bidezko botoa eskatu (Espainian bizi diren hautesle egoiliarrek bezala) deialdiaren datatik adierazitako azken egunera arte, biak barne, horrek CERAn zure baja eragingo ez duelarik.
  2. Espainiako edozein posta-bulegotan eskuragarri dagoen eskaera bete eta sinatu, eta Hauteskunde Erroldaren Bulegoko dagokion Probintzia Ordezkaritzara bidali.
  3. Egiaztatu ezazu eskaeran dagozkion data eta zigilua daudela.

Behin zure eskaeran adierazi duzun Espainiako helbidean hauteskunde-dokumentazioa jaso ondoren, zure botoa bidaltzeko, botoa dagokion gutun-azalean sartu beharko duzu informazio-orrian adierazitako dokumentazioarekin batera, eta posta ziurtatu bidez zure hauteskunde-mahaira bidali, adierazitako epearen barruan.

Hautesle hauek ezin izango dute pertsonalki bozkatu hauteskunde-mahaian.

Ekainaren 4rarte posta-bulego bidez edo kontsuletxean egongo den hautetsontziaren bidez ekainaren 1tik 6ra.

Maiatzaren 4tik aurrera maiatzaren 10ra arte atzerrian duzun helbidera.

Maiatzaren 18tik maiatzaren 25ra arte zure atzerriko bizitokira.

Maiatzaren 4tik aurrera boto-paperak esteka honetan ere deskargatu ahal izango dituzu: (laster esteka)

Ez. Posta bidez bidali behar dituzun gutun-azalak etiketatuta daude, bidali beharreko helbideekin.
Ez. Gutun-azalak ez dira baliozkoak izango aukeraketaren aurreko bigarren egunaren ondoren iristen direnak. Epe hori ezin izango da luzatu, Hauteskunde Batzordeek botoak garaiz zenbatuko dituztela bermatzeko.

Posta botoa notario-ahalordeekin

Osasun-arrazoiengatik posta bidezko botoaren dokumentazioa bidal diezaieten eskatzeko Posta Bulegora joan ezin diren pertsonentzat.

➀ Aldez aurreko eskakizuna

Apirilaren 16tik maiatzaren 30ra

Lortu ezazu gaixotasuna edo ezintasuna adierazten duen Mediku-agiria eta egin ezazu notario-ahalordea.

➁ Eskaera

Apirilaren 16tik maiatzaren 30ra

Ahalordedunak Posta Bulegora joan behar du gaixo edo ezinduta dagoen pertsonaren izenean posta bidezko botoa eskatzeko.

➂ Dokumentazioa jasotzea

Maiatzaren 20tik ekainaren 2ra

Ahalordedunari iritsiko zaio posta ziurtatu bidez eskaeran adierazi duen helbidera.

➃ Botoaren bidalketa

Ekainaren 5ra arte

Ahalordedunak Posta Bulegora joan eta posta bidezko botoa entregatu beharko du eskatutako dokumentazioarekin batera.

➀ Ahalordedun bidez posta bidezko botoa eskatzeko aldez aurreko betekizuna

Apirilaren 16tik maiatzaren 30ra

  • Zure medikuarengana joan behar duzu eta gaixotasuna edo ezintasuna adierazten duen
    • Mediku-ziurtagiri bat lortu. Honako hauek eduki beharko ditu ziurtagiriak:
    • Medikuaren izena eta zigilu profesionala.
    • Gaixoaren datuak, jasaten ari den gaixotasunaren edo ezintasunaren izena (Oso garrantzitsua da gaixotasuna zehaztea pazientea lekualdatzea eragozten duen arrazoia egiaztatu ahal izateko, eta, gainera, notarioak egin behar duen gaitasun-judizioa erraztuko du).
    • Egite-data.
  • Notario-ahalorde bat egin behar duzu ahalordedun bakar bat baimenduz berak zure izenean gauzatu dezan posta bidezko botoaren eskaera.
  • Jarri harremanetan notaritzarekin arrazoizko epe batean notarioak eskaera artatu ahal izan dezan, ahalorde-emailearen bizitokira joan, haren gaitasuna aztertu eta epea amaitu baino lehen posta-bulegoan aurkeztu ahal izateko ahalordearen kopia entregatzeko.
  • Kontsulta itzazu hemen notaritzak: EAENAF
  • Zerbitzu honek lehentasunezko, premiazko eta doako izaera dauka (557/1993 Errege Dekretua, apirilaren 16koa)

➁ Posta bidezko botoaren eskaera

Apirilaren 16tik maiatzaren 30ra

  • Notario-ahalordean izendatutako pertsonak (ahalordedunak) joan behar du Posta Bulegora eta posta bidezko botoa eskatzeko formularioa bete:
    • Eskritura publikoaren baimendutako kopia erantsi.
    • Mediku-ziurtagiriaren baimendutako kopia erantsi.
    • Hauteslearen izena eta helbidea eduki beharko ditu, hauteskunde-dokumentazioa zein helbidetara bidaltzea nahi duen, bai eta dokumentazioa jasotzeko baimendutako pertsonaren izena eta helbidea ere.
    • Jakinarazteko aukera bikoitza: hauteslearen helbidea edo baimendutako pertsonaren edo ahalordedunaren helbidea.
    Ahalordedunak etxetik eraman dezake eskaera inprimatuta eta beteta: Bete formularioa eta inprimatu
  • Posta bidezko botoa ON LINE ere eska daiteke ziurtagiri digitala edukiz gero (Izenpe/Cl@ve): Posta bidezko botoa eskatu
  • Ahalordedunak NANa erakutsi beharko du.
  • Eskaera posta ziurtatu bidez bidaliko da Hauteskunde Erroldaren Bulegora.
  • Gogoan izan, posta bidezko botoa emateko eskaera onartzen bada, ahalorde-emaileak ezin izango duela bozkatu pertsonalki hauteskunde-egunean hauteskunde-mahai batean.
  • Zure botoaren jarraipena egin dezakezu hemen:

➂ Hauteskunde-dokumentazioaren harrera

Maiatzaren 20tik ekainaren 2ra

  • Hauteskunde-dokumentazioa posta ziurtatu bidez iritsiko zaio ahalordedunari eskaeran adierazi duen helbidera.
  • Hauteskunde-dokumentazioa daukan posta ziurtatua eskatzaileari (ahalordedunari) bakarrik emango diote eta NANa eta notario-ahalordea (eskatzen badiote) erakutsi beharko ditu.
  • Postaria zure etxera joaten denean etxean ez bazaude, jakinarazpen bat utziko dizu postontzian eta posta-bulegoan jaso beharko duzu hauteskunde-dokumentazioa daukan gutun ziurtatua. Gogoan izan posta bidezko botoaren eskatzaileak bakarrik eska dezakeela.
  • Hauteskunde-dokumentazioaren edukia honako hau da:
    • EH Bilduren boto-papera
    • Bozkatzeko gutun-azala
    • Erroldako inskripzio-ziurtagiria
    • Ezindutako pertsonari bozkatzea legokiokeen mahaiaren helbidea daukan gutun-azala
    • Azalpen-orri bat.

➃ Botoaren bidalketa

Ekainaren 5ra arte

  • Beste ezer baino lehen, dokumentazio guztia prestatu beharko duzu:
    • Sartu EH Bilduren boto-papera bere bozketa gutun-azalean eta itxi ezazu.
    • Ezindutako pertsonari bozkatzea legokiokeen mahaiaren helbidea daukan gutun-azalean sartu honako hauek:
      • Botoa daukan gutun-azala.
      • Erroldako inskripzioaren ziurtagiria.
  • Ahalordedunak posta-bulegora joan beharko du zure botoa daukan hauteskunde-dokumentazio guztia postaz bidaltzeko (ziurtatua eta doakoa).
  • Hauteskunde-dokumentazioaren bidalketa honela egin daiteke:
    • Pertsonalki gaitasuna berreskuratu baldin baduzu (ez ahaztu ahalordeak eta NANa).
    • Ahalordedunak (ez ahaztu ahalordeak eta NANa).
  • Zure botoaren jarraipena egin dezakezu hemen:

Oharrak

  • Ez bidali sekula botoaren gutun-azala postontzian sartuta. Posta-bulegora bertaratu behar duzu eta posta ziurtatu bidez bidali.
  • Ez ahaztu hauteskunde-erroldako inskripzio-ziurtagiria hauteskunde-mahaiko lehendakariari zuzendutako gutun-azalean sartzea. Ziurtagiria posta bidezko botoaren dokumentazioarekin batera iritsiko zaizu.
  • Ez nahastu hauteskunde-erroldako inskripzio-ziurtagiria, posta bidezko botoaren dokumentazioarekin iritsiko zaizuna, erroldako txartelarekin (zure hauteskunde-mahaia zein den jakinarazteko etxera bidaltzen dizuten txartel urdina), informatzekoa baita bakarrik eta ez du baliorik.
  • Gogoan izan posta bidezko botoa eskatu baduzu, ezin izango duzula pertsonalki bozkatu hauteskunde-egunean hauteskunde-mahai batean.
  • Ahalordeen bitartez egindako posta bidezko boto-modalitate hau posta bidezko boto arruntaren antzekoa da. Zalantzaren bat baldin baduzu begiratu boto-modalitate honetarako ematen den informazioa.

Ohiko galderak

Ez. Botoa sekretua eta besterenezina da. Inork ezin du zure izenean bozkatu.
Bai, hau da posta bidezko tramiteak egiteko pertsona bat notario bidez ahalordetu daitekeen kasu bakarra, baldin eta ahalorde-emailea posta-bulegora eskaera egitera joateko gaixorik edo ezinduta baldin badago.
Apirilaren 16tik maiatzaren 30ra arte, biak barne.
Ez. Behin posta bidezko botoa eskatu ondoren, postaz bakarrik bozkatu ahal izango duzu eta ez zure herriko hauteslekuko hautestontzian.
Ez. Posta bidez bidali behar dituzun gutun-azalak etiketatuta daude, bidali beharreko helbideekin.
2024ko maiatzaren 30ean.
2024ko ekainaren 5an, 14:00etan.

Ontziratutako langileentzako posta botoa

Estatuko bandera duten merkataritzako ontzidiko edo alturako arrantza-flotako langileak direlako ekainaren 9an, igandea, hauteslekura pertsonalki bertaratu ezin direnentzat:

➀ Eskaera

Apirilaren 16tik maiatzaren 30ra

Zoaz posta bulegora botoa eskatzera.

➁ Dokumentazioaren harrera

Maiatzaren 20tik ekainaren 2ra

Posta ziurtatu bidez iritsiko zaizu eskaeran adierazi duzun helbidera.

➂ Botoaren bidalketa

Ekainaren 5ra arte

Zoaz posta bulegora eta entregatu ezazu botoa eskatutako dokumentazioarekin batera.

➀ Posta bidezko botoaren eskaera

Apirilaren 16tik maiatzaren 30ra

  • Hauek dira modalitate honen arabera bete behar dituzun baldintzak:
    • Ontziratuta egon behar duzu hauteskundeak deitu eta egiten diren bitartean.
    • Denboraldi horretan lehorreratu zaitezkeela badakizun estatuko porturen batera joan beharko duzu.
  • Posta bidezko botorako eskaera hau itsasontzitik bertatik egin dezakezu:
    • Radiotelegrafia, posta elektroniko edo fax bidez, inskribatuta zauden Hautesle Erroldaren Bulegoaren Probintzia Ordezkaritzan eskatuz Hauteskunde Erroldan izena emanda zaudela ziurtatzen duen agiria bidaltzeko, bai eta bozkatzeko dokumentazioa ere.
    • Bidaliko den mezuak honako datu hauek eduki beharko ditu:
    • Izena eta bi abizen.
    • NAN zenbakia.
    • Jaioteguna.
    • Jaiotako probintzia eta herria.
    • Hautesle Erroldan bizitoki gisa ageri den herria.
    • Zure bizitokiaren kalea eta zenbakia.
    • Itsasontziratuta zauden itsasontziaren izena.
    • Itsasontziak porturatzea aurreikusten duen portua edo portuak, porturatzea gertatuko den data zehatzak adierazita.
    • Hauteskunde-dokumentazioa beste itsasontzi baten bidez jasotzeko aukera dagoen kasuetan, dokumentazio hori bidali behar zaion armadorea, kontsignatarioa edo itsasontzia adieraziko da mezuan.

➁ Hauteskunde-dokumentazioaren harrera

Maiatzaren 20tik ekainaren 2ra

  • Hauteskunde-dokumentazioa posta ziurtatu bidez bidaliko dizute adierazi duzun portu, armadore edo ontzira.
  • Hauteskunde-dokumentazioaren edukia honako hau da:
    • EH Bilduren boto-papera.
    • Bozkatzeko gutun-azala.
    • Hautesle-erroldan inskribatuta zaudela egiaztatzen duen agiria.
    • Bozkatzea dagokizun mahaiaren helbidea duen gutun-azala.
    • Azalpen-orri bat.

➂ Botoaren bidalketa

Ekainaren 5ra arte

  • Beste ezer baino lehen, dokumentazio guztia prestatu beharko duzu:
    • Sartu EH Bilduren boto-papera bere bozketa gutun-azalean eta itxi ezazu.
    • Sar ezazu gutun-azala eta Hauteskunde Erroldako Inskripzio Ziurtagiria dagokizun hauteskunde-mahaira zuzendutako beste gutun-azalean.
  • Zoaz itsasontziak atrakatzen duen edozein portutako posta-bulegora eta bidali posta ziurtatu eta premiazko bidez (doan) bozkatzea dagokizun mahaira.
  • Hauteskunde-dokumentazioa bidaltzea: Zerorrek egin behar duzu eta NAN agiria aurkeztu beharko duzu
  • Zure eskaeraren bidalketaren jarraipena egin dezakezu hemen.

Oharrak

  • Ez bidali sekula botoaren gutun-azala postontzian sartuta. Posta-bulegora bertaratu behar duzu eta posta ziurtatu bidez bidali.
  • Ez ahaztu hauteskunde-erroldako inskripzio-ziurtagiria hauteskunde-mahaiko lehendakariari zuzendutako gutun-azalean sartzea. Ziurtagiria posta bidezko botoaren dokumentazioarekin batera iritsiko zaizu.
  • Ez nahastu hauteskunde-erroldako inskripzio-ziurtagiria, posta bidezko botoaren dokumentazioarekin iritsiko zaizuna, erroldako txartelarekin (zure hauteskunde-mahaia zein den jakinarazteko etxera bidaltzen dizuten txartel urdina), informatzekoa baita bakarrik eta ez du baliorik.
  • Gogoan izan posta bidezko botoa eskatu baduzu, ezin izango duzula pertsonalki bozkatu hauteskunde-egunean hauteskunde-mahai batean.

Ohiko galderak

Ez. Posta bidezko modalitate hau estatuko bandera duten Merkataritza Ontzidiko eta alturako arrantzako flotako itsasontzietako langileek erabil dezakete.

Gurutzaontziaren bidaia estatuan bada posta bidezko bozketa arrunta egin beharko zenuke, eta atzerrian barrena baldin bada, ERTA posta bidezko botoaren bitartez.

Ez. Posta bidez bidali behar dituzun gutun-azalak etiketatuta daude, bidali beharreko helbideekin.

2024ko maiatzaren 30ean.
2024ko ekainaren 5an, 14:00etan.

Presentzialki informazioa jasotzeko bilguneen zerrenda

  • Agurain: Astearteetan, 11:00-13:00 eta 17:30-19:30.
  • Amurrio: Asteazkenetan, 11:00-13:00 eta 17:00-19:00, eta ostiraletan, 17:30-19:30.
  • Dulantzi: Ostiraletan, 17:30-19:30.
  • Gasteiz: Astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00 eta 17:00-19:00. Baita ere, Alternatiba, EA eta Sorturen egoitzetan.
  • Iruña Oka: Ostegunetan, 11:00-13:00 eta 18:00-20:00.
  • Laudio: Astearteetan, 11:00-13:00 eta 17:30-19:30.
  • Alonsotegi: Asteazken eta ostiraletan, 17:30-19:30 eta 606 441 920.
  • Barakaldo: Astelehenetik ostiralera, 11:00-13:00 eta 17:00-19:00.
  • Bermeo: Astelehenetik ostiralera, 11:00-13:00 eta 18:00-20:00.
  • Bilbo: Goizero 10:00-13:30. Astearte eta ostegunak 17:00-19:00.
  • Durango: Astearteetan 10:00-12:00 eta asteazkenak 17:30-19:30.
  • Galdakao: Asteazken eta ostiraletan, 18:30-20:00.
  • Getxo: Egunero 9:30-14:30 eta astearteetan 18:00-19:30.
  • Gueñes: Asteazkenetan 18:00-20:00 eta ostegunetan 11:00-13:00.
  • Igorre: Ostegunetan 17:30-18:30.
  • Leioa: Astearte eta ostegunetan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:00.
  • Ortuella: Telefono arreta zerbitzua 688 646 253.
  • Portugalete: Astelehenetik ostiralera, 12:00-14:00 eta 17:30-19:30.
  • Santurtzi: Astelehenetik ostiralera, 12:00-14:00 eta 17:00-19:00.
  • Sestao: Astelehenetik ostiralera, 11:00-13:00 udal bulegoan.
  • Zaldibar: Ostegunetan 17:30-18:30.
  • Zalla: Astelehenetan eta ostegunetan, 18:00etatik 19:00etara.
  • Zamudio: Astelehenetan 19:00-20:30.
  • Andoain: Ostiraletan, 18:00-19:00.
  • Arrasate: Astearteetan, 17:30-19:00.
  • Azkoitia: Asteazkenetan, 17:00-19:00.
  • Donostia: Asteartetan, 9:30-13:30 eta ostegunetan, 16:00-19:00.
  • Eibar: Astelehen, astearte eta ostegunetan, 18:00-19:30 eta asteazkenetan 11:00-13:00.
  • Hernani: Martxoak 15 eta 22an, 18:00-19:00.
  • Tolosa: Ostiraletan, 18:00-19:00.
  • Urretxu-Zumarraga: Astelehenak 18:30-19:30 edo 605 764 123 telefonoan.

Datu pertsonalen babesa

Datu Pertsonalak Babesteko Legeak ezarritakoaren arabera, honen bitartez jakinarazten dizugu zure datu pertsonalak fitxategi batean jasota egoteko eta fitxategi horren ardura izateko onarpena EH Bilduri ematen diozula, zeinak egoitza ondorengo helbidean duen: Pillotegi 2, P.K. 20018 Donostia. Aipatutako Inskribatu- fitxategiaren helburua inskribatuen datuak eta beraiekiko harremana kudeatzea posta arrunta, e- posta, telefono deiak eta mezularitza programen bitartez baino ez da, emandako datuen segurtasuna eta konfidentzialtasuna bermatuz. Datu hauek ez dira beste batzuen esku utziko eta hauek gordeko dira beharrezkoa eta zilegitasun guztiarekin bildu ziren helburuentzako.

Edozein kasutan onarpena ukatzeko, datuetara sartzeko eskubidea, horiek zuzentzeko edo kentzeko, erabileraren muga ezartzeko edo aurka egiteko, edota datuak leku batetik bestera mugitzeko eskubidea erabili nahi izanez gero, jo ezazu helbide honetara: EH BILDU, Pillotegi 2, P.K. 20018 Donostia (Gipuzkoa) edo bidal ezazu mezu elektronikoa ehbildu@ehbildu.eus helbidera, zure izena, abizenak eta NAN zenbakia azalduz.

Modu berean Datuak Babesteko Espainiako Agentziari erreklamazioak edo galderak egin ahalko zaizkio Datuen Babeserako Ordezkariari e-posta bat bidalita DBAO@ehbildu.eus helbidera.